fbpx IRUN, Maiatzak 25: MIGRAZIOAK ULERTU | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
IRUN, Maiatzak 25: MIGRAZIOAK ULERTU
IRUN, Maiatzak 25: MIGRAZIOAK ULERTU
COMPRENDER LAS MIGRACIONES

Maiatzaren 25ean, 19:00etan, Elizbarrutiko Eskubidedun Migratzaileak Sarearekin eta Bidasoaldeko Korapilatuz Plataformarekin elkarlanean, CARITAS GIPUZKOAk, Migrazioen inguruko jardunaldia antolatu du Ficoban (Irun).
 
Espainiako Caritaseko Sergio Barcielak parte hartuko du bertan, eta migrazioarekin zerikusia duten edukiak jorratzeaz gain, administrazio publikoak zein gizarteak dituzten erronkak hurbilduko dizkigu.

Sergio migrazioetan aditua da, eta zenbait artikulu idatzi ditu El País egunkarian.

Horietako batek hemen gizarte gisa ditugun erronkak biltzen ditu:

https://elpais.com/planeta-futuro/2021-01-21/los-cinco-principales-desafios-de-espana-en-cuestion-de-migraciones-y-asilo.html

 
Elena Ayerza, Arartekoaren Haur eta Nerabeen bulegoko arduraduna ere gurekin izango da. Berak, Euskadin erreferenterik ez duten gazte migratzaileei buruzko ikerketa aurkeztuko digu.

Elena, haurtzaroan eta nerabezaroan aditua da, bai eta eta hauek bizi dituzten egoera latzetan ere. Kezka horretatik abiatuta, gazte migranteen inguruko ikerketa baten partaide izan zen. Ikerketa horren ondorioaren arabera, Euskadin 18 eta 23 urte bitarteko familia-erreferenterik ez duten gazte migratzaileen beharrei erantzun integrala eta koordinatua emateko erronka dugu.

Hona azterketa:

https://www.ararteko.eus/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_5100_3.pdf

 
Interesgarria ez ezik, egunerokoan lantzen ditugun eta interpelatzen gaituzten gaiak.
 
Hori dela eta, parte hartzera eta deialdi hau partekatzera animatzen zaitugu, hain errealitate gertuko hau ezagutzeko aukera izan dezagun, eta sentsibilizatu gaitezen.
 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.