HARRERA ABEGI-ONA
Isiltasunaren Zirkulua indarkeriarik gabeko ekintza da, etorkinei, errefuxiatuei eta era guztietako mugetan dauden pertsonei elkartasuna adierazteko. Pertsona asko bizi diren egoera ezegonkorra dela uste duen herritarren mugimendua da. Legeak egiten dituztenen, aplikatzen dituztenen eta haien izenean egiten direnen kontzientziara jotzen du, pertsonen duintasunarekin begirunetsuagoa izango den politika bultzatu dezaten.
Era berean, gizarteari interpelazio-elementu bat sortzen, barneratzen eta gizarteratzen lagundu nahi dio, pertsona askok Europan jasaten duten egoera larriaren inguruan. Ekintza 2007an jarri zen abian Frantzian, eta hilean behin 10.000 lagun inguru biltzen dira 120 hiri baino gehiagotan. Ekimen honetan parte hartzeko deia, Estatu osoko hiri askotan luzatzen da.
Nondik norakoa: kontzentrazio isila, hilean behin, ordu laurden batez, gure errealitate sozialaren bidegabekeria salatzeko.
Lekua: Gipuzkoa plaza (Donostia)
Data: Hileko hirugarren ostegunetan.
Ordua: 19:30etatik 19:45etara
- Tokia:
Plaza de Gipuzkoa
20002 DONOSTIA
Espainia - Hasiera data: Martxoak 21 de Marzo
- Hasiera ordua:
7:30h