fbpx ISILUNE ZIRKULUAK: ELKARTERATZEA 2018 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ISILUNE ZIRKULUAK: ELKARTERATZEA 2018
ISILUNE ZIRKULUAK: ELKARTERATZEA 2018
Isilune zirkuluak: Elkarteratzea 2018

2007an Tolosako (Frantzia) frantziskotarrek hasitako ekimena da Isilune Zirkuluak. Hainbat gizarte-proiektutan inplikatutako talde eta kolektibo sozial ezberdinez osaturiko Donostiako Isilune Zirkuluak ekimena, hainbat mugetan dauden etorkin, errefuxiatu eta pertsonei elkartasuna adierazteko indarkeriarik gabeko ekintza da. 

Herritarren mugimendu honek, jende asko egoera larrian dagoela uste du, eta dei egiten die legeak egiten eta aplikatzen dituztenei, eta lege horien xede direnei pertsonen duintasuna neurri handiagoan errespetatuko duen politika bat bultza dezaten. Donostiako Isilune Zirkuluak Plataformaren asmoa zera da, gizarteak, Europan jende askok jasaten duen egoera larriaz jabetzea. 

Kontzentrazio isilaren bidez, pobreek eta/edo etorkinek jasaten dituzten bidegabekeriak salatu nahi dira. Errealitate bidegabeak ezagutzera emateko, errealitate horiek isiltasunetik pertsonalizatzeko eta publikoki salatzeko erreferentziazko gunea izatea du helburu. 

Gure gizarte-errealitatearen bidegabekeria salatzeko, Isilune Zirkuluak Plataformak kontzentrazio isila egiten du hilean behin Donostiako Gipuzkoa Plazan, hilabete bakoitzeko hirugarren ostegunean ordu-laurden batez (19:30 - 19:45).

Bildutako pertsonek zirkulu bat osatzen dute isilean, eta pankartaren lemak hasiera bera du beti: HARRERA ETA ABEGI ONA. Halaber, bigarren lema bat agertzen da, eta hilabete bakoitzean azpimarratu beharreko errealitatearen edo herritarrak kontzientziatzeko beharrezkotzat hartzen den denboraren arabera aldatzen da.

 

  • Tokia:

    Gipuzkoa Plaza
    20004 Donostia
    Espainia

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.