fbpx ISILUNE ZIRKULUAK, Urtarrilak 16 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ISILUNE ZIRKULUAK, Urtarrilak 16
ISILUNE ZIRKULUAK, Urtarrilak 16
zirkulu

Mundua gero eta globalizatuagoa da, etengabe aldatzen ari da, eta pertsonek batetik bestera joateko aukera handiagoa dute. Arrazoi ekonomikoak, politikoak, gerrak, gizarte edo kultura arloko arrazoiak edo beste edozer dela eta egiten dira desplazamenduak. Joan-etorri hoiek gizateria bezain zaharrak dira.

Bereziki kezkatzen gaitu Siriako zoritxarreko gerra horren ondorioz tokiz aldatu behar izan duten pertsonen egoerak. Baita Mediterraneoan hildako migranteez ere oroitzen gara; itxaropenerako bide izan ordez, heriotzarako bide izan diren ontzietan baitatoz.

Isilune Zirkulutik senidetasun erantzulearen zentzua berreskuratu nahi dugu. Eta hitza ematen  dugu gure pertsona eta baliabideak eskaintzen jarraituko dugula, etorkineei harrera egiteko, eta oraindik iritsi ez direnei, eta lehendik gure artean ditugunei.

Hori dela eta gure leloa ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK gogoan izateko, datorren ostegunean, Urtarrilak 16, arratsaldeko 19.30tan, Donostiako Gipuzkoa Plazan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu hilabete guztietako hirugarren ostegun guztietan bezala.

ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK.

 

  • Tokia:

    Plaza de Gipuzkoa
    20004 DONOSTIA
    Espainia

  • Hasiera data:
    16/01/2020
  • Hasiera ordua:

    19.30

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.