fbpx IZEN-EMATE EPEA IREKITA: MIGRAZIOEN IKASTAROA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
IZEN-EMATE EPEA IREKITA: MIGRAZIOEN IKASTAROA
IZEN-EMATE EPEA IREKITA: MIGRAZIOEN IKASTAROA
migrazioen ikastaroa

Zein alderditan gara harrera-gizartea? Zeinetan ez? Migratzaileak benetan integratzea lortzen al dugu? Zein da alderdi politikoen ikuspuntua, migratzaileak hartu, babestu, sustatu eta integratu ditzaketen legeak bultzatzeko arduradun gisa? Elizak behar adina indar ematen al dio bere ahotsari, eta zer dio?

Hona hemen, besteak beste, PIO XII Institutuak, Migratzaileen Pastoraltzak eta Jesuiten Migrazio Zerbitzuak eta Caritas Gipuzkoak antolatutako udako ikastaro honetan gure buruari egingo dizkiogun galderak. Bosgarren edizio hau Migratzaileen eta Errefuxiatuen Munduko Jardunaldiaren barruan kokatzen da (2023ko irailak 24), Migratzeko edo bertan geratzeko aske izenburua duena.

Estekan irakurri dezakezu Francisco Aita Santuak egun honen harira bidalitako mezua: https://www.vatican.va/content/francesco/es/messages/migration/documents/
20230511-world-migrants-day-2023.html

PROGRAMA

9.00 – 9.15 HARRERA (LEIRE ATXEGA, ETORKINENTZAT ARRETA PASTORALERAKO ELIZBARRUTIKO ZERBITZUko arduraduna eta MIKEL IRAUNDEGI, Pío XII Erlijo Zientzietarako Goi Ikastegiko zuzendaria).

9.15 – 9.45 MIGRAZIOAK EUSKADIN: XABIER AIERDIRENeskutik, aurkezpena MABEL CENIZOk, Caritas Gipuzkoako Komunikazio, Intzidentzia eta Boluntariotzaren arduradunak.

Xabier Aierdi, immigrazio eta gizarte zerbitzuetan aditua, Soziologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Soziologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. 2018tik, Begirune Fundazioaren buru da, eta ikerketa sozial aplikatuko hainbat proiektutan parte hartu du, batez ere erakunde publikoentzat. Horien artean nabarmentzekoa da Immigrazio eta Asilo Zuzendaritzarako Immigrazioari eta Asiloari buruzko Kulturarteko VI. Plana idatzi izana.

Jardunaldian Euskadiko migrazioen erradiografia laburra egingo digu. Era berean, euskal gizarteak errealitate horri buruz duen pertzepzioa eta gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzeko aurrean ditugun erronkak aztertuko ditu. Azalpen hau alderdi politikoen ondorengo mahairako abiapuntu izango da.

9.45 – 10.00 HIZLARIAREKIN ELKARRIZKETA

10: 00-12: 00 ALDERDI POLITIKOEN MAHAIA: NOLA HARTU, BABESTU, SUSTATU ETA INTEGRATU MIGRATZAILEAK EKINTZA POLITIKOTIK?

Moderatzailea: ABDOULAYE GUEDE, Caritas Gipuzkoako aholkulari juridikoa.

Gipuzkoan presentzia politikoa duten bost indarrak izango ditugu gurekin. Alderdi bakoitzaren ikuspuntua labur entzun ondoren, egungo testuinguru sozial, kultural eta politikoak eskaintzen dituen zailtasun eta aukerei buruz eztabaidatuko dute. Konponbide egingarriak bilatzen saiatuko gara, migratzaileen harreran alternatibarik gabe gera ez gaitezen. Era berean, etorkinei ez ezik, gizarte osoari ere nolabaiteko itxaropena sortzeko helburuarekin lanean ari diren bideak ezagutuko ditugu.

Gurekin izango ditugu: EH BILDU (OLAIA DUARTE), EAJ (XABIER LEGARRETA), PSOE (ALFONSO GURPEGI), PODEMOS (MIGUEL ÁNGEL NAVARRO) eta PP (MIKEL LEZAMA).

12.00 – 12:30 ATSEDENALDIA

12.30 – 13.30 ELIZAREN AHOTSA MIGRAZIOEN AURREAN: MARÍA CARMEN DE LA FUENTE., Aurkezpena: Manu Arrue, Martuteneko espetxeko kapilau eta migrazioekin lotutako jesuita.

María Carmen de la Fuente Espainiako Jesusen Lagundiaren Gizarte Sektoreko Migrazioen arloko koordinatzailea da. Soziologian lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean, eta hirugarren sektorean espezializatutako hainbat prestakuntza-programa egin ditu: GKEen zuzendaritza- eta kudeaketa-programa; balioen, konpromisoaren eta lidergoaren programa; eta lidergoaren eta gizarte-berrikuntzaren programa (ESADE, Bartzelona).

Eliza nolabaiteko gizarte-oinarria duen eragilea da, eta gizarte-arretan eta migratzaileen sustapenean inplikatzen da. Era berean, nolabaiteko eragin politikoa du etorkizun duinagoa eragozten dieten legediak aldatzeko. Eta hori, nahiz eta oraindik ere jarrera arrazistak mantentzen dituen edo asistentzia-erantzunetik askatzea kosta egiten zaion oinarri sozial jakin batek irauten duen, Frantzisko Aita Santuak behin eta berriz adierazten duen bezala. Hizlariak gai hauek jorratuko ditu, baita beste herrialde eta errealitateetatik gure ingurura iristen diren pertsonekin ere anaitasuna eraikitzeko ditugun zailtasunei.

13.30 – 13.45 HIZLARIAREKIN ELKARRIZKETA

13:45 – 14:00 ONDORIOAK ETA AMAIERA

 

Izena eman ezazu!

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.