
Gizartean zalantza eta konplexutasuna nagusitzen direnean funtsezkoa da, norberarentzat eta komunitatearentzat, “garaiko zeinuak” irakurtzen jakitea. Garenetik eta daukagunetik begiratuta, gure bizitzaren etorkizuna, Gipuzkoako Caritasen etorkizuna, non egon behar duen bereiztea.
Kristau komunitatea garen aldetik, ebanjelioaren argitan munduak zer eskatzen digun bereizteko gauza izan behar dugu, karitatearen lekukotza profetikotik begiratuta. Apaizek ere, parrokia-komunitateetako zerbitzari eta laguntzaileak diren heinean, zeresan garrantzitsua dute gure elizaren karitatearen eraikuntza eta bereizketa horretan.
Topaketaren lehen helburua honako hau da: mundu bidezkoago baten , eta beraz, Jainkoaren Erresumaren eraikuntzan behar diren eraldaketa sozial, politiko eta ekonomikoak egiteko eta bideratzeko gure gain hartu behar ditugun aukera eta konpromisoak bereizteko komunitate-prozesu bat eraikitzea.
9:30 – 10:30 Sarrera. EIS eta Giza Eskubideak (1º Atala)
Sonia Olea ( Equipo de incidencia de Caritas Española)
10:30 -11:00 ELKARRIZKETA
11:00-11:30 ATSEDENA
11:30 – 12:30 Sarrera. EIS eta Giza Eskubideak (2º Atala)
Sonia Olea ( Equipo de incidencia de Caritas Española)
12:30 – 13:00 ELKARRIZKETA
13:00 Caritas Gipuzkoaren – ANIMAZIO KOMUNITARIOAREN
PROGRAMAREN AURKEZPENA
- Tokia:
Alcalde José Elosegui 6
20017 DONOSTIA
Espainia - Hasiera data: 18/11/2018
- Hasiera ordua:
9.30h