fbpx KAFEA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
KAFEA
KAFEA
CAFE

Berria egunkariak kafearen inguruan plazaratu duen erreportaje bateko partaide izan da CARITAS GIPUZKOA.

Hedabidearen arabera “munduko kafe espezie basatien %60 galtzeko arriskuan daude; klima aldaketaren eta deforestazioaren eraginez, besteak beste. Arabica espeziea da haietako bat, kafe ekoizpenean gehien erabiltzen den espeziearen jatorrizkoa”.

Berria egunkariko erreportajean zehar “munduan gehien kontsumitzen den edaria omen da –kafea– , uraren atzetik”. Datuek “erakusten dute Europako iparraldeko herrialdeetan kontsumitzen dute kafe gehien”, eta ikerketa baten arabera, epe luzera munduan dauden 124 kafe espezietatik 75, galtzeko arriskuan ei daude. 

Erreportajeak, CARITAS GIPUZKOAko Bidezko Merkataritzako Kitzin dendako (Narrika 31, Donostia) Valentin Olaetxearen hitzak jasotzen ditu aferaren inguruan. Bidezko Merkataritzak, ekoizleen soldatak eta lan baldintza duinak bermatzen dituela gogorarazten du. “Kafea da Bidezko Merkataritzan gehien saltzen den produktua, azukrearekin eta kakaoarekin batera “, dio Valentin Olaetxeak.  

Erreportaje guztia, beheko PDFetan. Klikatu!

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.