Garizumari hasiera emateko, liturgia-garai honen erdi-erdian, bizitza duin bat eraikitzeko aukerarik ez izateagatik, gaizkien daudenak izango ditugu gogoan.
Asko dira CARITAS GIPUZKOAn laguntzen ditugun pertsonak, aukera baten zain daudenak, txikia izan arren, non heldua izan eta zutik jartzeko.
Jakina da, horma artean bizi ezin izanak, eragotzi egiten die pertsona askori etxe bat izatea, familia bat sortzea, eta baita auzo bateko kide izan eta bertako sentitzea ere. Etxebizi
tza, enpleguarekin batera, gure euskal gizartearen erronkarik garrantzitsuenetako dela diote eskura ditugun ikerketa soziologiko guztiek. Etxe bat lortzea da, Garizuma 2023an martxan jarri dugun Elizbarrutiko Keinua. Hala, 25 gaztek, Hotzalditik -CARITAS GIPUZKOAren gizarte eta egoitza bazterketa egoeran dauden pertsonentzako gaueko harrera zentroa- irten, eta etxe bat izateko bultzada izan dezaten.
Nola egin dezaket bat keinu honekin?
- Zure laguntza ekonomikoarekin (Bizum 3892), etxebizitza edo bizitoki normalizatu bat eskuratzea erraztuz.
- Zure etxebizitza alokairuan guri utziz.
- Informazio gehiago lortu nahi izan ezkero, telefono honetara deitu: 943440744