
CARITAS GIPUZKOAn, munduan elkar ezagutzen eta elkarri laguntzen dioten 7.000 milioi herritar baino gehiago bizi direla pentsatzea gustatzen zaigu.
Pandemiak giza bizitzaren dimentsio guztiei eragin die, eta leku bateratu batean kokatu gaitu: hauskortasunaren, txikitasunaren, inpotentziaren, beharraren… lekuan.
Azken hilabete hauetan sentipenak ugaritu egin dira: nekea, amorrua, normaltasuna lehenbailehen itzultzeko nahia...
Baina CARITAS GIPUZKOAn ez dugu lehengora itzuli nahi; normaltasun berri baterantz joan nahi dugu. Bidezkoagoa eta anaikorrago baterantz. Gu guztiok egina. Jarrera horrek naia-arreba egiten baikaitu.
Horretarako, munduarekin bat egingo duen herri izatera gonbidatzen zaitugu. Nola?
- Aldatu zure bizitzeko modua. Hurbiltasuna eta prestutasuna landu.
- Aldatu zure begirada samariar onak egiten duen bezala.
- Partekatu zure denbora eta bizi zaitez bihotza maitasunari irekita.
- Ez pasa gelditu gabe. Saiatu duintasuna, eskubideak eta justizia pertsona guztientzat izan daitezen.
#HerriKide
|
|