fbpx KEINU bakoitzak du zaresana | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
KEINU bakoitzak du zaresana
KEINU bakoitzak du zaresana
necesitamos tu ayuda

KORONABIRUSaren aurrean
KEINU bakoitzak du zeresana

Lehenik eta behin, CARITAS GIPUZKOAtik, bai zu, eta baita zure senidea ere, ondo egotea espero dugu. Egun gogorrak, non gure itxaropena eta elkartasuna agerian dauden. 

Egunak ziztu bizian joan dira, eta egoera oso konplexu honek, ahalegin handia eskatzen digu bakoitzari gure bizilagunak, hau da, gure komunitatea, arduraz zaindu eta zaintzekoa. 

Auzoak, indartsu ari dira suspertzen, ahultasunak eta bakardadeak babesteko espazio gisa. Agurra, elkarrizketa, arreta soziala behar duten pertsona horiei guztiei, osasun-gomendioei jaramon eginez, zaintzen jarraitzeko asmoa dugu. Horregatik, gure auzoetako pertsona ahulenak laguntzen murgiltzen jarraitzeko egin dugu ondorengo bideo hau

Gogoratu, 


KEINU bakoitzak du zeresana. 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.