fbpx Keinu txikiak bultzatzeko kanpaina Azpeitian eta Lasarte-Orian | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Keinu txikiak bultzatzeko kanpaina Azpeitian eta Lasarte-Orian
Keinu txikiak bultzatzeko kanpaina Azpeitian eta Lasarte-Orian
botellines_alzola

   Caritas Gipuzkoak, Alzola Basque Waterrekin lankidetzan eta Lasarte-Oriako eta Azpeitiko merkatarien elkarteen laguntzarekin (Aterpea eta Bertan), “Keinu txikiek ere komunitatea egiten dute” kanpaina jarri du martxan.

     Kanpaina honen helburuak kalean presente egotea eta herritarrak sentsibilizatzea dira, gure eguneroko jarrerak pertsona guztientzako gizarte abegikorragoa eraikitzeko duen garrantzia azpimarratuz. “Egun on” bat, irribarre bat, atea behar duen norbaiti heltzea, pertsona guztiei berdinetik berdinera begiratzea jatorria edozein dela ere, edo baztertze egoeran edo arriskuan daudenak ez aurrejuzgatzea edo kriminalizatzea guztion eskura dauden jarrera batzuk dira, eta gure herri eta hiriak lagunkoiagoak eta inklusiboagoak izaten laguntzen dute.

   “Keinu txikiek ere komunitatea egiten dute” kanpaina Caritasek duen gizartea sentsibilizatzeko helburuaren barruan kokatzen da, eta kalean izango da Lasarte-Oriako Aterpea elkarteko hogeita hamar bat saltokiren eta Azpeitiko dozena bat saltokiren bitartez, Bertan elkarteko kideak. Horietan, kanpainaren kartela jarriko da, eta, horrekin batera, pertsona guztientzako aukerak dituen gizarte bat eraikitzera gonbidatzen duen mezua. Gainera, nahi duenak Caritas Gipuzkoaren gizarte-programei ekarpena egin diezaieke borondatezko dohaintza baten bidez, eta, horren truke,Alzola Basque Waterrek kanpaina honetarako emandako ur-botilatxo bat eraman ahal izango du.

   Ekimena irailaren 23tik 29ra bitartean egongo da martxan. Hurrengo estekan parte hartzen duten saltokiren zerrenda aurkitu dezakezu:

SALTOKIAK

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.