
Iragan azaroak 5ean, CARITAS GIPUZKOAko Bidezko Merkataritzako, eta Kitzin dendako boluntario eta langile batzuk, Bizkaiko Caritasek, Bilboko erdigune inguruan duen Bidezko Merkataritzako Kidenda, bertatik bertara ezagutu zuten. Gertuko Caritas ezberdinek gaia hau nola lantzen duten ezagutzea izan zen bisitaren helburua.
Kidendak, 16 urteko ibilbidea du, eta Bizkaian zeharreko parroki eta ikastetxeetako taldeekin Bidezko Merkataritza lantzen eskarmentu handia du. Dendaren barne antolaketaren inguruan, ze produktu dituzten salgai eta euren jatorria, bezeroei helarazteko moduak... izan ziren landuriko gaiak lagunarteko solasaldian zehar.
Bezeroek ze eskaera egiten dituztenaren inguruan ere hitz egiten aritu ziren: produktuen ekoizleen inguruko informazioa ugaltzea, produktuen herrialde eta elkarteen ezaugarriak, produktuen informazio praktikoa…
Horrez gain, bildutakoek, Kidendatik kanpo, azokak nola antolatzen dituzten, eta Bidezko Merkataritzako gaia eta produktuak gizartean oihartzuna sakontzeaz ere aritu ziren.