
2022-23 ikasturteari ilusio handiz ekin diogu. Aurrean ditugun gizarte-erronkak handiak dira, hau da, gure itxaropenaren pare.
Ikasturtea, ikusi eta entzun duguna kontatzeko gai izango garen galdetuz hasiko dugu, eta laguntzen ditugun pertsonen errealitateak ezagutarazteko gai izango ote garen.
Hori da gure gizarte-ekintzaren lehen erronka; hitza hartu, eta berri on bihurtu.
CARITAS GIPUZKOAk komunikazio-tresna batzuk ditu. Ez bakarrik informatu zaitezen, baizik eta, batez ere, artatzen ditugun pertsonen bidez mundua begiratu dezazun.
Gure komunikazioak aurpegi horietara hurbildu nahi zaitu. Gure komunikazioak gidatzen gaituzten balioak agerian jarri nahi ditu: justizia, giza eskubideak, gupida, etika, samurtasuna…
Jarrai iezaguzu. Izan gaitezen bidaia-lagun.