fbpx KOMUNITATE-ANIMAZIOA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
KOMUNITATE-ANIMAZIOA
KOMUNITATE-ANIMAZIOA
animacion comunitaria

Hezkuntza-prozesu eraldatzailea, parte-hartze eta elkarte-bizitzaren sortzailea. Aldaketa-prozesuetan pertsonak, taldeak eta komunitateak inplikatzen dituen pedagogia.

Komunitate-animazioa, CARITAS GIPUZKOAren ikuspegitik, komunitatea bazterkeriaren eta pobreziaren erronken aurrean erantzuteko egoeran jartzeko ekintza da, egoera ahulenean dauden pertsonengandik gizartea eraldatzeko beharrezko baldintzak sortzeko.

Kontua ez da gauzak egitea, baizik eta pertsonentzat eta komunitateentzat bizimodu duinak sortzea, pertsona eta taldeengan dauden ahalmen guztiak mugiarazi nahi dituzten emakumeen eta gizonen eskutik.

Komunitate-animazioaren helburua, axolagabekeria edo arduragabekeriaren erdian, komunitatea sortzea da. Animatzeak, eraldatzea esan nahi du.

Hori guztia posible izan dadin, elkarguneak bultzatzen dira. Animatzeak berekin dakar elkarrekin topo egitea.

Komunitate-animazioak motibazio, sentsibilizazio, parte-hartze, topaketa, prestakuntza, konpainia egitea, berritze eta antzeko jarduerak sustatzen ditu.

Kristau komunitatearen “parte hartzea” bultzatzen dugu, CARITAS GIPUZKOA edo ekintza sozio-karitatiboa, komunitate-bizitzaren erdiguneetariko bat izan dadin, liturgia eta katekesiaren harreman aberasgarrian, taldeko pastorala sortzeko.

Harremanetarako: Arantza (susperketa1@caritasgi.org) eta Carmen (susperketa2@caritasgi.org) 943 440744

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.