
Komunitate-animazioa Caritas Gipuzkoak parrokietako komunitateen bizitzarekin duen konpromisoaren adierazpenik esanguratsuenetakoa da. Abiapuntu honetatik, hezkuntza, ospakizun eta parte-hartze prozesuak sustatzen ditu, komunitate loturak sendotzen dituztenak eta gure parrokiak gune abegitsuago, erantzunkide eta irekiagoak bihurtzen dituztenak. Pobrezia edo bazterketa pairatzen dutenak samurtasunez hartzen dituzten komunitate biziak, Ebanjelioaren lekukotasun eta itxaropenetik gizartearekin hitz egiten dutenak.
Sentsibilizazioa gure misioaren ardatz giltzarria da: begirada ebanjeliko batetik, giza sufrimendua ikusgarri egitea, bere jatorri estrukturalak salatzea eta gizarteari justiziaz eta zaintzaz erantzuteko dei egitea. Bestea artatu, sendatzen, ahalduntzen eta aliantzak ehuntzen dituen pedagogia samariarra dugu oinarri, mundu justuago bat eraikitzeko helburuarekin.
Topaguneak eta komunitate bizitza
Haurrekin eta komunitatearekin jarduerak
- Elizbarrutiko hiri-udalekuak: Caritaseko boluntarioek egoera ahulean dauden haurrei zuzendutako aisialdi hezitzaileko proposamen honetan parte hartzen dute.
- Haurtzaro misiolaria: Zarautzen egindako tailer parte-hartzaileak.
Gizarte dimentsioa duten eliza ospakizunak
- Gabonak: Juanjo Elezkano kantautorearekin kontzertu-otoitza Aldapeta María ikastetxean.
- Pazkoa: BeTel taldearen kontzertu-otoitza Lasarte-Orian. Bizitza eta berpizkunde mezua partekatzen dugun jai eta berrikuntza gunea.
Sentsibilizazioa gune publikoetan
- V Opil Solidarioa: ekitaldi ludikoa, hezitzailea eta komunitarioa.
- Taupagunea-Donostia: justizia sozialaren ikuspegitik, entzuteko, salatzeko eta proposamenak egiteko gunea, tailerren eta materialen bidez Caritasek laguntzen dituen errealitateak ikusaraziz.
- Taupagunea-Oñati: Corpus egunari lotutako tokiko bertsioa. Ikastetxeekin egindako dinamiken eta gizarte-eragileekin eta komunitatearekin izandako elkarrizketaren bidez, sentsibilizazio komunitarioaren dimentsioa indartu zuen.
Sentsibilizazioa ikastetxeetan eta erakundeetan
Sentsibilizazio-ekintzak egin eta hitzaldiak eskaini ditugu Toki Alai, Pio Baroja, Hirubide (Irun), Antigua-Luberri, Oianguren BHI, La Asunción, Ama Guadalupekoa, La Salle Legazpi, La Salle Andoain, La Salle Donostia, Larramendi, Jesuitak Donostia edo Usandizaga ikastetxeetan, besteak beste.
Dibulgazio-hitzaldiak
- Gizarte-bazterketari, emakumea eta bazterketari, etxebizitzari edo ekonomia solidarioari buruzko hitzaldiak eman zaizkie DBH eta Batxilergoko ikasleei, baita elkarte eta erakundeei ere.
Tailerrak
- Erronkak eta dinamikak, ikasleen artean gogoeta sustatzeko eta ondorioak atera ditzaten.
Proiektu sozialetara bisitak
- Hezkuntza-bisitak Hotzaldi, Aterpe, Lamorus, Trintxer-Emeki edo Lazkaoko baratze edo Altza Baratzara.
Beste jarduera batzuk
- Lankidetza jardunaldiak Deustuko Kirol fakultatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta Salamancako Unibertsitatearekin.
Atzemandako inpaktuak
- Pobrezia eta bazterkeria egoeren aurrean gogoeta eta sentsibilizaziorako guneak sortzea.
- Parrokiekin, auzoekin, ikastetxeekin eta tokiko komunitateekin lotura indartzea.
- Txikitatik elkartasuna, enpatia eta konpromisoa sustatzea.
- Caritasen jardueran eragile berriak inplikatzea.