
Ikasturte berria hasiko dugu. Gogoa, ilusioa eta esperantza berrituko ditugu. Ez gara isolatuta bizi. Geure izanaren bidez, geure balio pertsonalaren bidez, komunitate bateko, parrokia bateko, geure Elizako partaide gara.
Izate bakarra
Gipuzkoa osoan, auzoetan edo kaleetan; komunitatea sortzen ari gara. Sare bizia bezalakoa gara, taupaka egiten du eta geure lurraldeko, zein kanpoko zirrikitu guztietara iristen da. Geure komunitatea, geure parrokia, geure izatearen, geure inguruaren, duen aberastasun guztiaren zatia da. Gorputz beraren partaide gara.
Gertutasuna
Gure ekintzaren erdigunean pertsonak daude. Konpromisotik, lanerako, laguntzeko, parte hartzeko prest dauden pertsonak. Laguntza, harrera beroa, behar duten pertsonak laguntzeko. Gertutasunetik, enpatiaz, errespetuz. Aurrez aurre. Berdintasunez. Horiek guztiok osatzen dugu Caritas. Egiteko bat dugu.
- Tokia:
Paseo Salamanca 2
20003 Donostia
Espainia - Teléfono EU: 943440744
- Notas EU: