
Caritas Euskadik (euskal hiru Elizbarrutiko Caritasez osatua), Jesuiten Plataformarekin batera, Espainian aurrera eramango den Komunitatearen Babesaren lehen esperientzia gidatu eta bultzatuko du.
Komunitatearen Babesak, errefuxiatuak diren pertsonen harrera eta gizarteratzea hobetzen laguntzen du, eta bide batez, herritartasunetik, errefuxiaturik dauden pertsonei harrera eta gizarteratzean parte hartzea eskaintzen zaio: urte terdi inguru, gutxi gorabehera, laguntza emozionala ematea…
Ekimenarekin zera lortu nahi da:
- Gizataldearen parte hartzearen bidez, harrera egiten zaien pertsonen baliabideak indarrean jarri eta garapen pertsonala bultzatzea.
- Herri giltzarrian oinarrituz, erlazio-lana indartzea.
- Sinergiak sortuz, eta bizikidetasuna eta kohesio soziala indartuz, gizartea sentsibilizatu eta kutsatzea.
Proiektu hau, 2019ko lehen hiru hilabetekoan zehar martxan jartzea da aurreikuspena.
Errefuxiatuen Babesaren Ekimen Orokorrak (ingeleraz, GRSI siglak), Nazio Batuen Erakundearen babesa du, Kanadako gobernuak bultzaturiko iniziatiba da, eta Brasilen, Argentinan, Irlandan edo Erresuma Batuan martxan jarri da.