
Sozializazioa, funtsezkoa gizakiontzat
Gizartean eta komunitatean parte hartzea inklusioaren funtsezko alderdia da. Oinarrizko eskubideak eskuratzeaz harago, komunitate baten parte aktibo izateak —espazioak, esperientziak eta loturak partekatzeak— pertsona askori autoestimua berreskuratzeko, isolamendua gainditzeko eta aitortuak sentitzeko aukera ematen die. Esparru honek harreman-bazterketa, estigmatizazio eta bakardadeko egoerei erantzutea bilatzen du, bizikidetza kohesionatuagoa eta herritartasun irekiagoa eta inklusiboagoa sustatuz.
Jarduera eremu honek kultura, kirol, jai eta aldarrikapen jarduerak hartzen ditu barne, eta jarduera horiek Caritaseko zentroetatik bertatik eta inguruko eragileekin lankidetzan bultzatzen dira. Guztiek helburu bera dute: logika inklusibo eta ireki batetik abiatuta, elkarbizitzarako, gizarte loturarako eta herritartasuna gauzatzeko aukerak sortzea.
Zertan datza bidelaguntza?
Kultura eta aisialdia
-
Museoak, bisitak eta tailerrak: Aquarium, Chillida-Leku, Rezola, Itsas museoa, Eureka, Albaola, San Telmo, Balenciaga...
-
Zinema eta antzerkia: +55 programa, Zinemaldia, tokiko zinemak...
-
Txangoak: Santa Clara, Hondarribia, Igeldo, Arantzazu...
-
Kontzertuak: Kursaal, Gabonetako kontzertua...
Komunitate-sareak
-
Gertu Kultura: kolektibo ahulenei kulturarako sarbidea errazten dien programa honekin lankidetza.
-
Beste batzuk: Amara Berri auzoko elkarteen eguna, Erlauntza sarea, Peñaflorida institutuarekin lankidetza, auzoetan irtenaldiak...
Kirola eta jarduera fisikoa
-
Herri lasterketak: Korrika, Clásica-San Sebastián, San Silvestre...
-
Jardunaldiak: surf, eski, irteerak mendira...
-
Emakumeen futbol txapelketa, Trapezistak-ek antolatuta.
Jaiak, ospakizunak eta taldea indartzeko jarduerak
-
Auzoetako jaiak: Herrera, Karmengo jaiak-Trintxerpe (tortila lehiaketa), San Juan sua, Santo Tomaseko azoka, Itsas festibala...
-
Lehiaketak, gastronomikoak, herri-zinema...
-
Irteerak, sanferminetara txangoa...
Gizarte parte-hartzea eta talde ekimenak
-
Aldarrikapen jardunaldiak:M8, Errefuxiatuen nazioarteko Eguna, Isiltasun Zirkuluak, Arrazakeriaren kontrako martxa...
-
Komunitate ekimenak:'Contadoras' emakume taldea, Sorburuk bultzatutakoa...