fbpx KONTZERTU SOLIDARIOA 2018 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
KONTZERTU SOLIDARIOA 2018
KONTZERTU SOLIDARIOA 2018
Kontzertu solidarioa 2018

Aurten Gazteen KONTZERTU SOLIDARIOAk hamargarren edizioa beteko ditu, une gogoangarria dudarik gabe.

Donostiako unibertsitate ikasleek hamar urte daramatzate kultura bitarte babesgabeenen alde lan egiten.

Besteak beste, Peruko El Huambrillo herrixkako haurrek hezkuntza duina jaso dezaten, Mediterraneo itsasoan jazotzen diren etorkinen heriotzak buka daitezen edo Donostiako Etxerik Gabekoei laguntzen dien CARITAS GIPUZKOAko proiektuak bultzatzen.

Hamargarren edizio honetan lortutako etekinak Etxerik Gabekoei laguntzen dien CARITAS GIPUZKOAko proiektuak bultzatzen.

Donostiako Orfeoiak eta Musikeneko Orkestra Sinfonikoak, zenbait bakarlarik lagunduta, eskainiko duten kontzertuan, W.A. Mozarten errepertorio klasikoaizango da entzungai. Jakina denez, Donostiako Orfeoia munduko abesbatza entzutetsuenetarikoa eta sarituenetakoa da, eta Musikene, berriz, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia da.

 

  • Harremanetarako emaila:
  • Tokia:

    Kursaal Elkargunea, Zurriola Hiribidea, 1
    20002 Donostia
    Espainia

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.