
2015eko maiatzean, Eliza Lan Duinaren aldeko Adierazpenaren aurkezpenean, kristau jatorria duten erakunde eta organizazioek, milioika pertsonen sentsibilizazio, ikusgai jartzea, eta salaketa dinamikak bultzatzeko konpromisoa hartu zuten: lan gizatiarragoa, eta lan duina kontzeptuaz berri emateko “gure erakundeen baitan, Elizan oro har, eta baita gizartean ere”.
“Ez dago pobreza material okerragorik, ogia eskuratzea galarazi, eta lanaren duintasuna kentzen duena baino”. “Gazte langabezia, informaltasuna, eta lan eskubide gabezia, ez dira halabeharrezkoak, aldez aurreko aukera sozial baten emaitza dira, pertsonen gainetik onura ateratzen duen ekonomi sistema batena”. Hauek dira, lanaren, eta bere garrantzia pertsonen bizitzaren inguruan, Frantzisko Aita Santuak esaniko hitzak.