
Gipuzkoan, 40.000 inguru langabetu daude: biztanleria aktiboaren % 11,8. Zenbat pertsona eta zenbat familia drama zeharo lazgarriak bizitzen! Pertsona horien guztien atzean, berriz, historia eta bizipen ugari. Krisiak gogor astindu ditu haien bizitzak, eta kezka eta sufrimendu franko ekarri dizkie pertsona ahulenei eta zaurgarrienei, gehienbat. Pertsona horiek lan egin nahi dute. Ez dute gizarte-laguntzen menpe bizi nahi. Beren betiko bizimodura itzuli nahi dute, libre izan.