
Uztailaren 2tik 8ra bitartean, CARITAS GIPUZKOAk bere ohiko Lanaldiak antolatu zituen. 17 eta 20 urte arteko gazte talde batek, aste guzti batean zehar, erakundearen zenbait proiektuetan boluntario lanak egin zituzten goiz partean, eta arratsaldeetan, aldiz, antolaturiko Ekintza ezberdinetan parte hartu zuten. Gazteen ahotan, bizi izandako esperientzia “oso baikorra” izan da.
Neska-mutilak, zein ekimenaren bultzatzaileak, oso gustura daude CARITAS GIPUZKOAren Lanaldiak 2018rekin, ezarritako helburu guztiak lortu dituztela azpimarratuz.
- Gai sozialetan gazteak sentsibilizatzea. Parte hartzaileak, Lanaldian zehar bizi eta entzun izandako egoera guztiekin txundituak geratu dira. Gazteek bere pentsatzeko era aldatu dela aitortzen dute, eta batik bat “zituzten zenbait pentsaera oker”.
- Pertsona eraginkorrak izatea sustatzea. Gazteak ardura sozialaz hitz egiteko aukera izan zuten une ezberdinetan, eta gure inguru-maritik, denok, zenbat eman dezakegun.
- Boluntarioaren nondik norakoa azaldu, eta konpromisoa hartzeko aukerak ezagutu. CARITAS GIPUZKOAko Lanaldien antolatzaileen iritziz, hau da, hobekien erdietsi den helburua. Parte hartzaile guzti-guztiek hasitako bidearekin jarraitzeko asmoa azaldu dute, eta ahal izanez gero, datorren urteko ekimenean berriz parte hartzeko nahia erakutsi dute.
- Ekintza soziala gure kristau nortasunarekin bategin. Ebidentzia hain esanguratsua izan da, ez dela zalantzarik geratu: ikusi dituzten proiektu guztietan, boluntario eta kontrataturiko pertsonetan, pertsonen behar ezberdinen proiektuetan…
Gazteak, inoiz baino jakitunagoak izan dira Kristau nortasunetik bultzatzen den ekintza sozial handiaz. Aste bizi-bizia izan zen. Lanaldien antolakuntzak ere gozatu handi bat hartu zuen, eta asko gozatu eta ikasi du gazte hauen ibilbidean, beraien aldamenean egon izanaz.
Datorren urtera arte!