fbpx LANALDIAK 2019 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
LANALDIAK 2019
LANALDIAK 2019
lanaldiak 2019

Gure inguruan, gugandik oso gertu, egoera zailak bizi dituzten pertsonak topa ditzakegu. Pobrezian bizi dira, bakarrik daude, gaixorik, ez dute askatasunik...

Bost egunetan zehar, jarduera eta topaketak izango dituen Lanaldiek CARITAS GIPUZKOAko hainbat proiektu ezagutu ahal izango dituzu, eta, batez ere, pertsona ezberdinekin, dituzten kezkak, ametsak… partekatzeko aukera.

Goizetan, Aterpe, Sorabilla, Trintxer, Aukera proiektuetan, eta baita Martuteneko espetxea ere, parte hartuko duzu. Boluntario eta parte hartzaileekin, mahaiaren bueltan, bazkaltzeko eta meriendatzeko aukera izango duzu, eta arratsaldeetan, berriz, aipaturiko egoitzetako lagunekin solasean aritzeko aukera izango duzu.

Ostatu hartzea jardueraren barruan dago. Horrek, astelehenetik ostiralera arteko konpromisoa suposatzen du. Gauez, gainera, ekitaldi eta gau-belak antolatuko dira, Donostia hiriaz gozatzeaz gain, noski.

CARITAS GIPUZKOAko Lanaldietan parte hartzeak, 50 euroko kostua du, eta bertan ostatua, elikadura eta, proiektuetara lekualdaketak sartzen dira.
Lanaldietan parte hartuko duten gazteen taldea osatu orduko, jardunaldi informatiboa antolatuko dugu, jardueraren inguruko xehetasunak ezagutzeko.

Adin txikikoak: 16 urtetik aurrera, Lanaldietan parte hartu ahal izango duzu gurasoen idatzizko baimenarekin.


HORIETAKO BAT IZAN NAHI AL DUZU? klikatu hemen

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.