fbpx Lanaldiak 2025: Uda honetan, zure munduaren ikuspegia aldatu ezazu | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Lanaldiak 2025: Uda honetan, zure munduaren ikuspegia aldatu ezazu
Lanaldiak 2025: Uda honetan, zure munduaren ikuspegia aldatu ezazu
lanaldiak 2025

Caritas Gipuzkoak esperientzia eraldatzaile batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu: auzolandegiak. Askotan ikusi ezin dena ikusteko aukera: gizarte-bazterketa. Erronka kolektiboa, konpromisotik abiatuta ulertzeko, jarduteko eta etorkizuna eraikitzeko.


ZER PROPOSATZEN DIZUGU?
Bost egunez, inplikatzeko gogoa duten 15 laguneko taldeko kide izango zara.

Prozesu bat biziko duzu, non...

· isildutako errealitate sozialak hurbiletik ezagutuko dituzun.
· bizi garen munduari buruzko hausnarketa kritikoa egingo duzu.


Bide honek zure inguruarekin, beste pertsonekin eta zure buruarekin konektatzea nahi dugu. Auzolandegitik haratago jarraituko duen bizi-ibilbidearen abiapuntua izatea.

 


AUZOLANDEGIEN DATAK

Ekainaren 30etik uztailaren 4ra (gaua igarotzen da).

EMAN IZENA HEMEN!

*Azken eguna: ekainak 15
*Plaza behar bezala erreserbatzen duten lehenengo 15 pertsonek parte hartu ahalko dute.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- 17 eta 30 urte bitartean izatea (17 urteko pertsonek amaren/aitaren/tutorearen baimena aurkeztu beharko dute).
- Auzolandegien aurretik bi bilera antolatuko dira, eta horietan nahitaez parte hartu beharko da (online parte hartzeko aukera emango da).
- Prezioa: 50 €, otorduak eta ostatua barne (25 € izena emateko orduan ordaindu beharko dira, beste 25 euroak, bahin plaza baieztatuta). Ordainketaren ziurtagiria posta elektroniko honetara bidali: susperketa2 @caritasgi.org
- Kontu korronte zk.: ES92 2095 5001 0010 6232 5302

CARITAS GIPUZKOAKO auzolandegiei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi harremanak@caritasgi.org helbidera.

 

Eman aurrerapausoa! Uda honetan, bizia aldatuko dizun esperientzia bizi ezazu!

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.