fbpx Larunbat Santua: Argia beti garaile | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Larunbat Santua: Argia beti garaile
Larunbat Santua: Argia beti garaile
sábadosanto

Aste Santu honetan, Caritas Gipuzkoak gogoeta bat eta keinu txikia proposatzen dizue Ebanjelioaren argitan.

 

Larunbat Santua:

 

Argia beti garaile.

“María Magdalena; Salomé eta María, Santiagoren ama, goiz joan ziren hilobira, baina, sartzean, tunika zuria zuen gazte batek esan zien: – Ez beldurtu. Nazareteko Jesusen bila zatozte. Berpiztu egin da; ez dago hemen-".

Mc 16, 1-6

 

Etsipena eta beldurra nagusi diren mundu honetan, Jesusek beti aukera berri bat dagoela erakusten digu. Iluntasunak ez du inoiz azken hitza.

Non izan zaitezke zu argi zure inguruan?

 

Proposamena: Iluntzean, kandela bat piztu eta itxaropena sortzen dizun hitz bat idatz ezazu. Jarri ezazu mezua ikusgai dagoen toki batean, edo sare sozialetan, besteentzat ere argia izan dadin.

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.