
Datorren urriaren 20an, larunbatean goizeko 10:30etatik 14:30etara “Egiako Pintxo Solidarioaren” zazpigarren edizioa ospatuko da.
Ekitaldia, Donostiako Egia auzoan lanean ari diren, CARITAS GIPUZKOA Nazioarteko Lankidetza eta TAU Fundazioa erakunde solidarioak antolatu dute. Bi erakunde hauek, elkarlanean eta koordinaturik, hiritarrak solidaritatean sentsibilizatu eta lankidetzarako proiektuak bultzatzen ari dira.
Aurtengo ekimenaren leloa “Ezina, Elkartasunez eta ekinez egina - Por una Solidaridad global y sin fronteras” izango da. Tabakalerako Nestor Basterretxea enparantzan ospatuko den jardunaldian, hainbat ekintza gastronomiko eta jolas-jarduerak egingo dira. Jasotako dirua Beningo (Afrika) Ourbonako eskola publikora bideratuko da.
- Tokia:
TABAKALERA, Andre zigarrogileak plaza, 1
20012 DONOSTIA
Espainia - Hasiera data: 20/10/2018
- Hasiera ordua:
10.30
- Amaiera data: 20/10/2018
- Amaiera ordua:
14.30