fbpx MAIATZAK 11 BIDEZKO MERKATARITZAREN NAZIOARTEKO EGUNA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MAIATZAK 11 BIDEZKO MERKATARITZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
MAIATZAK 11 BIDEZKO MERKATARITZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
COMERCIO

Maiatzaren 11n Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu,

‘Bat egingo al duzu?’.

 

Maiatzaren 11n, hil honetako bigarren larunbatero bezala, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo dugu. “Bidezko Merkataritza gara, eta zu? lemapean, Espainiako berrogeita hamar bat herritan, jolas-jarduerak eta ekitaldi aldarrikatzaileak antolatu dira. Bidezko Merkataritzako antolatzaileak mundu mailako pobreziaren eta gizarte desberdintasunaren aurka jarduteko nazioarteko mugimendu honekin bat egiteko deia luzatu dute. Pertsona guztiontzat lan-baldintza duinak, gizon eta emakumeentzat soldata berdintasuna, haurren esplotazioa ekiditea eta ingurumena babestea oinarri duen beste eredu ekonomiko bat posiblea dela aldarrikatzen dute Bidezko Merkataritzaren Aldeko erakundeak.

 

Aurten, gainera, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunak aldarrikapen izaera nabarmena du. Hauteskunde deiak direla eta, Estatu mailako Bidezko Merkataritzako Koordinakundea kanpaina bat egiten ari da hurrengo Gobernuak, Europar Legebiltzarreko ordezkariek, autonomia erkidegotako eta udaletako arduradunek, klima aldaketa, enpresen ardura fabrikazio katean edo gizartea kontsumo arduratsuan hezitzearen garrantzia bezalako gaiak jorratu ditzaten.

 

Gaur egun, Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, 783 milioi pertsona pobrezian bizi dira, hau da, egunean 1,90 dolar baino gutxiagorekin. Kopuru hori azken urteetan murriztu bada ere, desberdintasuna areagotu egin da. Aldi berean, populazio dirudunaren %1ak  populazio pobrearen %50 diru-sarreren bikoitza jaso zuen. Bestalde, enpleguak, baldintza duinak ez baditu, ez du pobreziatik ateratzea bermatzen. Izan ere, mundu osoan, LANEren arabera, langileen ia heren bat pobrezia-baldintzetan bizi da, oinarrizko beharrak ase gabe.

 

Egoera horretan emakumeak bereziki kaltetuak suertatzen dira; mundu mailan, batez beste, gizonezkoek baino %23 gutxiago irabazten baitute. Azkenik, azpimarragarria da klima-aldaketak komunitate txiroenei eragiten diela bereziki. Azken urteetan, nekazaritzarako erabiltzen den lurraren erdia baino gehiago kaltetu du lurzoruaren degradazioak, berau 2600 milioi pertsonen lanbide eta elikagai iturri bakarra delarik.

 

Horren aurrean, Bidezko Merkataritzak, interes ekonomikoen aurrean, pertsonak eta ingurumena erdigunean jartzen dituen beste eredu ekonomiko eta komertzial baten beharra planteatzen du. Horrela, bada, Bidezko Merkataritza printzipio hauetan oinarritzen da: ekoizleentzat lan baldintza duinak eta seguruak bermatzea, soldata egokia ordaintzea, soldata berdina emakume bai gizonei eginkizun bera dutenean, haurren esplotazioa desagertzea eta ingurune naturala errespetatzen duten teknika eta prozeduren bidez ekoiztea. Era honetan, Nazio Batuen Erakundeak onartutako Mundu Mailako Helburuak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) bultzatuz, eta 2030a baino lehen bete beharko liratekenak, alegia.

 

 

Nazioarteko mugimendua

 

Bidezko Merkataritzaren nazioarteko sarearen barruan 2.000 erakunde baino gehiago daude, Afrikako, Asiako, Latinoamerikako eta Karibeko 75 herrialdetan banatuak non bi milioi pertsonak baino gehiagok lan egiten duten. Lau erakundeetatik hiruk elikadura eta lehengaiak ekoizten dituzte, kotoia esaterako. Bestalde, Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundearen arabera, 250 bat erakundek ehungintza edo artisautza ekoizten dute.

 

Espainian 150 denda eta salmenta gune espezializatu daude, Bidezko Merkataritzako Estatuko Koordinakundearen erakundeek kudeatuak. Gainera, produktuak denda txiki, saltoki handi eta ostalaritza-kateetan ere egon badaude. 2017an Bidezko Merkataritzaren kontsumoa 43 milioi eurokoa izan zen, hau da, aurreko urtean baino %8 gehiago. Elikadura, eta bereziki kafea, azukrea eta kakaoa, gehien saltzen diren artikuluak izaten jarraitzen dute. Nahiz eta salmentak gora egin, Espainia zerrendaren atzealdean dago Europako gure bizilagunekin alderatuta.

 

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna Bidezko Merkataritzako Estatuko Koordinakundeak (CECJ) sustatzen du, eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren finantzaketa du. Jardunaldian zehar, sare sozialen bidez, herritarrei parte hartzeko gonbitea egingo zaie #SomosComercioJusto

 

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna, Bidezko Merkataritzaren Munduko Erakundeak sustatutako ospakizuna da, eta 70 herrialde baino gehiagotan ospatzen da.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.