fbpx Maiatzak 25, Afrikaren Eguna: hezkuntzari eta itxaropenari laguntzea Kongoko Errepublika Demokratikoan | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Maiatzak 25, Afrikaren Eguna: hezkuntzari eta itxaropenari laguntzea Kongoko Errepublika Demokratikoan
Maiatzak 25, Afrikaren Eguna: hezkuntzari eta itxaropenari laguntzea Kongoko Errepublika Demokratikoan
kivu del sur

Afrikaren Eguna dela eta, Gipuzkoako Caritas pobreziak, indarkeriak eta aukera faltak markatutako testuinguruetan bizi diren haur eta gazte afrikarren errealitatera hurbildu nahi du. Oraingo honetan, Hego Kivun jarriko dugu begirada, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean; Hamarkadak dira gatazka armatuak eta urrea edo diamanteak bezalako aberastasun naturalen kontrolaren inguruko lehiak ingurua baldintzatzen dutela.

Lurralde horretan, Cinyabuguma Elkarteak umezurtz, haur abandonatu eta gatazka armatuaren eta sexu-erasoen biktima diren haurrei laguntzen die 2010etik. Ekintza hau Walunguko parrokoaren ekimenez sortu zen, Berpizkundeko Ahizpa Alaben eta Gazte Pastoraltzarekin  batera, inguru seguru batean babesa, zaintza eta lehen hezkuntza eskaintzeko helburuarekin.

Haur horiek 12 urte betetzen dituztenean eta harrera-zentrotik ateratzen dira, eta maiz, berezko familia zabalarekin edo artatzen dituzten familiekin bizitzen hasten dira. Hala ere, bigarren hezkuntzako ikasketekin jarraitzea oztopo itzela izan ohi da, bigarren hezkuntza ez baita doakoa. Hezkuntza-jarraitutasun falta horrek areagotu egiten du eskola bertan behera uzteko arriskua , alkohola edo drogak kontsumitzekoa, talde armatuetan biltzekoa, eta bereziki nesken kasuan, ezkontza goiztiarretan edo sexu-esplotazioan erortzeko arriskua.

Gipuzkoako Caritasek proiektu honi babesa ematen dio, gazte hauek bigarren hezkuntzan jarraitu ahal izan dezaten. Lankidetzak, eskola-tresnak, uniformeak eta eskola-kuotak ordaintzeko aukera ematen du, eta nekazaritza eta abeltzaintza jarduerekin osatzen da, hala nola ahuntzen hazkuntzarekin, lagundutako haurren eta gazteen bizi-baldintzak hobetzen laguntzen baitute.

Ekintza hau, Caritasek Antaitasunezko Lankitzeka ulertzeko duen moduaren parte da: komunitateen arteko loturan eta giza eskubideak urratzen zaizkienekiko konpromisoan oinarritutako lankidetza. Kontua ez da soilik proiektu bati eustea, baizik eta etorkizuna zabaltzen duten prozesuei laguntzea, indarkeriak eta pobreziak bizi-aukerak mugatzen dituzten lekuetan.

Afrikaren Egunean, gazte horien errealitatea entzun, aitortu eta ikusarazi nahi dugu. Bere istorioek gogorarazten digute hezkuntza eskola-etapa bat baino askoz gehiago dela: babesa, kide izatea, aukera eta itxaropena da.

Proiektu honetan laguntzea, haur eta gazte gehiagok ikasten jarrai dezaten laguntzea da, ingurune seguruago batean hazteko eta indarkeriatik urrun etorkizuna eraikitzeko aukera izan dezaten.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.