fbpx MARIA TERESA LOPEZ: “Nire motxila beteko dut premia duten pertsonei nire ulermena, nire esku ematea… handitzeko”.   | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MARIA TERESA LOPEZ: “Nire motxila beteko dut premia duten pertsonei nire ulermena, nire esku ematea… handitzeko”.  
MARIA TERESA LOPEZ: “Nire motxila beteko dut premia duten pertsonei nire ulermena, nire esku ematea… handitzeko”.  
teresa


 
Maria Teresa Lopezen (Iruña, 1946) bizitzan, formakuntza, bere lan ildoa da. Lekaime teresiarrak, eta CARITAS GIPUZKOAko boluntarioa, Kale Gorrian  dauden pertsonak begietara begiratzen ditu . 
 
Espainiako Caritasek uztailean El Escorialen antolatu zuen ikastaroetariko batean parte hartu zenuen.
Hala da. “Bihotzaren jakituria” atalean. CARITAS GIPUZKOAko boluntario naizen aldetik, egoten naizen pertsonen ontasunen garrantzia eta baikortasuna helarazten jakitearen beharra oso garrantzitsua iruditu zitzaidalako eman nuen izena ikastaroan.
 
Zuretzat, zer da trebakuntza?
Caritaseko boluntarioen eta kontrataturiko pertsonengandik jasotzen dudanetik, ni aberasteko, osagai oinarrizko eta funtsezkoa. Eta noski, Etxerik Gabeko Pertsonen saileko parte hartzaile guztiei, bizi duten errealitateko alderdi garrantzitsuak helarazi ahal izatea.
 
Boluntarioarentzat, ariketa gomendagarria.
Formakuntza? Funtsezkoa! Trebaturik ez gaudenontzat, errealitate berriak dira, eta jasotzen dugun aberastasun berbera parte hartzaileei helarazten laguntzen digu.
 
Trebatu, eraldatzeko?
Bai horixe! Ezkorra iruditzen zaigun guztia positibo bihurtu eta itxuraldatzea.
 
Etxerik Gabeko Pertsonen saileko boluntarioa zara.
Duela bi urtez geroztik. Denbora gutxi daramat baina bai boluntariotza aberasgarri eta positiboa.
 
Zer ematen duzu boluntario gisa? Eta parte hartzaileek zer ematen dizute?
Nire presentzia eta beraiekin dudan erlazioa ematen dut. Elkar trukea. Nirearen aldean, oso egoera ezberdinak bizi dituzten pertsonek, eta egunetik egunera gehiago sozializatu nahi dutenekin, sekulako ulermen gaitasuna ematen didate.
 
Inor trebatu al daiteke kale gorriko pertsona batekin?
Izugarri. Ematen dudana baino gehiago jasotzen dut. Askoz gehiago.
 
Baina zure motxila ez dago hutsik; Afrikan urteak eman zenituen.
Bai. Angolan 40 urte eman nituen lanean, batik bat, heziketa eta osasunaren atalean. Baina orain nire motxila beteko dut hemengo premia duten pertsonentzat nire ulermena, nire esku ematea… handitzeko.
 
Lekaime izanik, Medizina ikasi zenuen.
Angolan eremu sozialean egiten nuen lan, eta nire kongregazioak Medizina ikasteko aukera eman zidan. Ikasketak 34 urterekin hasi nituen Zaragozan. Zazpi urtetan zehar –esfortzu handia egin behar izan nuen Letretakoa bainintzen– ‘torlojuak ondo estutuz’ lortu nuen, eta profesionalki prestatuta itzuli nintzen Afrikara.

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.