fbpx Martxoak 27. Soziokaritatezko Pastoraltzaren Kanpaina. ZAINTZEN DUEN GIZARTEA ERAIKITZEN DUGU | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Martxoak 27. Soziokaritatezko Pastoraltzaren Kanpaina. ZAINTZEN DUEN GIZARTEA ERAIKITZEN DUGU
Martxoak 27. Soziokaritatezko Pastoraltzaren Kanpaina. ZAINTZEN DUEN GIZARTEA ERAIKITZEN DUGU
CAMPAÑA MARZO 22

Zaintzea modako hitza da, arinkeriaz hartu behar ez dugun bizi zentzu sakonekoa. Zaintzeak zer esan nahi duen jakiteko, geure buruari zera galdetu diezaiokegu: Zaintzen al dugu? Nor zaintzen dugu? Nola egiten dugu? Frantzisko Aita Santuak Laudato Si entziklikan, batez ere zaintzaz hitz egiten duen testu honetan, esanguratsua iruditzen zaigun eta aldez aurretik irakurri behar dugun esaldi hau jasotzen du: “Mundua zaindu eta hobetzeko asmo orok aldaketa sakonak dakartza “bizimoduan, ekoizpen eta kontsumo ereduetan eta gaur egun gizartea arautzen duten botere-egitura finkatuetan” C.A. 58 Soziokaritatezko Pastoraltzaren kanpainari buruzko motibazio honetan, agian, geure burua zaindu eta besteak zaintzeko zenbait gako erraz eman ditzakegu.  

Z: Zaindu. Berrikusi besteekin batera eraikitzen duzun, beste pertsona batzuk giza elkarteko partaide senti daitezen errazten eta sentitzen duzun, zure lanean bihotza jartzen duzun, eta baita behar duzun ezagutza guztia sufritzen duten pertsonei laguntzeko.

A: Elkartu. Begiratu ezazu ea taldean lan egiten duzun, zure harrera-jarrera unibertsala den, jasotzen dituzun pertsonekiko aurreiritzirik ez duzun, elkartasuna, indibidualismotik ateratzera bultzatzen zaituen indarra bezala onartzen duzun.

 I: Eliza. Berrikusi bidegabekeria eta sufrimendu egoerak iragarri eta salatzen dituen Elizaren parte sentitzen zaren. Berri Ona ere baden eta itxaropena sortzen duen Elizarena, alegia.

N: Duintasuna. Gure gizarte-lanean duintasuna aitortzeak duen garrantzia berrikusi ezazu. Pertsonen autonomia, norberaren askatasuna, erritmoa eta pairatzen dituzten beharren aurrean dituzten kezkak. Beste pertsonak ez dira gu baino gutxiago, teorian badakigu hori, baina gure praktikak kontuan hartzen al du?

D: Lagundu. Laguntasuna, poza, besarkada, bidaia-lagun izatea. Gizarte-lan baten barruan gizatiartzen gaituzten ezaugarriak. Harrera eta besarkada gara, eta hurbiltzen zaizkigun pertsonen beharrak anitzak diren arren, eta konpondu ezin baditugu ere, laguntzaileak eta itxaropena gara.  

U: Erantzukizuna. Ekintza samaritarrean murgiltzen gaituen erantzuna; pertsona zaurituetan Jainkoaren aurpegia erakusten diguna, eta bide-ertzean baztertuak eta sistemak jipoitutakoak aurkitzen dituguna.

Bide batez, egun hauetan are premiazkoagoa da BAKEA ZAINTZEA, bakeak gizatiartzen gaituen eta gizaki gisa dugun duintasuna aitortzen digun berezko balioa. Egin dezagun otoitz Bakearen alde, eta haren bilaketa nekaezinaren balioen alde: elkarrizketa, entzutea, errespetua eta akordioa. 

 

                                                             Kartela

 

 

                                                Kanpainaren fundamentazioa

                             

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.