fbpx MARTXOAK 4, CARITAS GIPUZKOAren aldeko Gazteen Kontzertu Solidarioa | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MARTXOAK 4, CARITAS GIPUZKOAren aldeko Gazteen Kontzertu Solidarioa
MARTXOAK 4, CARITAS GIPUZKOAren aldeko Gazteen Kontzertu Solidarioa
concierto solidario jovenes

Hotzaldiren (CARITAS GIPUZKOA) alde, eta Donostiako Orfeoiaren eskutik, Kontzertua, martxoaren 4an, arratsaldeko 20:00etan, ospatuko da Kursaaleko auditorioan.

 

Joan zen astelehenean, otsailak 21, Aiete Ikastetxe Nagusiak (Donostia) Gazteen Kontzertu Solidarioaren edizio berri bat aurkeztu zuen. Oraingo honetan, Jose Antonio Sainz Alfarok zuzenduko duen Donostiako Orfeoiak, Jon Urdapilleta piano-jolea izango du bidaia-lagun.

Unibertsitateko ikasleek, Aiete Ikastetxe Nagusiaren 50. urteurrena kontuan harturik “Iparretik Hegora” jarri diote kontzertuari izenburua, hainbat herrialdetako musika ordezkatzeko, eta mende-erdi honetan Ikastetxe Nagusitik pasa diren ikasle guztiak kontuan izateko.

Julio Herrero, Aiete Ikastetxe Nagusiko zuzendaria, José Antonio Sainz Alfaro, Donostiako Orfeoiko zuzendaria, Jose Ramon Aramendi, Caritas Gipuzkoako zuzendaria, Sergio Corchón, Caritas Gipuzkoako Etxerik Gabeko Pertsonen saileko arduraduna, eta Gabriel Callejok, Tecnuneko ikaslea (Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola) eta kontzertuko antolatzaileak, hartu zuten parte.

“Kontzertuaren hamahirugarren edizio hau, ikasleen kultura-kezketan, zein behartsuenei laguntzeko nahian dago oinarritua”, adierazi zuen Julio Herrerok, Aiete Ikastetxe Nagusiko zuzendariak. Era berean, Donostiako Orfeoiaren “laguntza ordainezina” eskertu zuen, hasiera-hasieratik “bidaide paregabea” izan baita.

“Ikastetxe Nagusian pertsonak prestatzea dugu helburu. Etorkizuneko taldeburuekin lan horretan ari garela pentsatzea gustatzen zaigu, eta inor ezin da aitzindari ona izan, besteak zerbitzatzeko prest ez badago”, esan zuen. “Kontzertuaren arrakasta, urtean zehar beraiengandik sortzen diren beste jarduera asko bezala, unibertsitate-ikasleek sustatzen eta aurrera ateratzen dituztela da. Eta grina eta konpromiso sozial hori dutelako ateratzen dira aurrera”, azpimarratu zuen Herrerok.

Donostiako Orfeoiko zuzendaria den Jose Antonio Sainz Alfarok, berriz, “urtero bezala, atmosfera zoragarria sortzea lortuko da”, esan zuen egitarauaren berri ematerako orduan. Era berean, zera azpimarratu zuen: “musika lanen hiriak, konpositorearen jaiotza, abestia sortu den lekua kontuan hartuz aukeratu dira. Jakinkizun batzuk ere airean barrena daude; beraien berri izan nahi duenak kontzertura azaldu beharko du”. Horrez gain, “asko pozten gaitu, unibertsitate ikasleek kontzertua antolatzeko zer nolako ilusioa jartzen duten ikustea; zortea dugu sentsibilitate hori guztiaren laguntza izateagatik”, gaineratu zuen.

Beste urtebetez, ekimeneko diru-sarrerak Hotzaldirako bideratuko dira; CARITAS GIPUZKOAren gaueko harrera zentroa hau gizarte zein egoitza bazterkerian daudenen pertsonei zuzendua dago. Bertan, mantenua eta higiene beharrak betetzeaz gain, atseden gune bat eskaintzen da; egun, 30 ohe ditu. Egoitzak, 2021ean, kale gorrian zeuden 70 pertsona baino gehiago artatu zituen.

CARITAS GIPUZKOAko zuzendari den Jose Ramon Aramendik, “Etxerik Gabeko Pertsonen arazo handia” azpimarratu zuen, “kopurua gero eta handiagoa baita”. Bestalde, Sergio Corchonek, Etxerik Gabeko Pertsonen saileko arduradunak, nabarmendu du “Caritasek ez duela urte osoan ixten”, eta, Hotzaldiz gain, beste bi proiektu dituela CARITAS GIPUZKOAk etxegabekoek pairatzen duten egoerari aurre egiteko: Egun eta Gaueko Aterpe, bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako egoitza (informazioa, orientazioa, gizarte-hezkuntzako esku-hartzea eta gizarteratze-prozesuetan laguntzea eskaintzen da), eta, baita Bidelagun ere; gizartean bazterturik dauden pertsonei kalean bertan, bidean-laguntzeko programa.

“Urteko egun guztietan artatzen ditugu, euren elikadura, higiene eta osasun beharrak asez”, azaldu zuen Corchonek. “Hori guztia Etxerik Gabeko Pertsonen egoera duintzen saiatzen diren langile eta boluntario guztien gizatasunari eta hurbiltasunari esker, maila pertsonalean nahiz sozialean beraien egoera hobetzen laguntzen baitiete”.

Horra hor Aieteko ikasleen adibidea, larunbatetan, Hotzaldira boluntario gisa hurbiltzen dira. “Joaten garen bakoitzean, errealitatearekin bat egiten dugu”, adierazi du Gabriel Callejok, Tecnuneko Ingeniaritzako ikasle eta aurtengo kontzertuaren antolatzaileak. “Larunbatetan, haiekin egoten garenean, beraien bizitzan murgiltzen gara denbora batez. Etxerik Gabekoek ondo baino hobeto dakite zer den garrantzitsua, adierazi egiten dizute, eta ikasi egin dugu. Bizitza gauza serioa dela konturatzen zara, eta gauza asko, zuk eta besteek, norabide egokian emandako bultzada txikien ondorio direla”.

 

Sarrerak, hemen salgai:

                           SARRERAK

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.