fbpx MEMORIA 2017 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MEMORIA 2017
MEMORIA 2017
PORTADA EUSK

Caritas Euskaditik, gizartea DUALA bihurtzeko arriskuan gaudela hausnarketa hau egin dugu:

Egoera ahulenean dauden pertsonak dira gure misio nagusia, haiek dira harrera egiteko eta laguntza emateko gure lanaren ardatza eta, gainera, haiekin batera eraiki nahi dugu gizarte gizatiarrago bat.

2014. urtetik hona gertatu den moduan, 2017an ere gutxitu egin da lagundutako pertsonen kopurua, baina oraindik ere urrun dago duela 10 urte gure laguntza jasotzen zuen pertsonen kopuru hura.

Beraz, egoera sozialak nolabait hobera egin duela berresten dute datuek, enpresa-jarduerari eta sortutako enpleguari esker.

Halere, susperraldi ekonomikoaren ondorioak eta onurak ez dira berdin iritsi familia guztietara, eta oraindik ere asko dira Caritasen laguntza behar duten pertsonak.

CARITAS GIPUZKOAtik egoera sozial eta datu horiek aldatzeko lan egiten du. Ezin dugu etsi eta ezin dugu pobrezia fenomeno “naturaltzat “onartu, eta ezin diogu uko egin ere pertsona guztiek merezi duten duintasunari eta bizitza-proiektuari.

ERREALITATE HORI ERALDATZEKO PROPOSAMENAK ere egin ditugu. Hemen dituzue:
 

 

 

 

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.