
Zenbait datu:
- 8.461 pertsona lagundu dira, onuradunak, 16.531 izanik.
- Artatutako pertsona guztien %55 emakumeak dira, Euskadin bazterkeria feminizatzeko prozesu argi baten joera indartzen du horrek, batik bat etxeetako pertsona sostengatzaile nagusiaren ikuspuntutik, eta bazterkeria-egoera guztiak kontuan hartzen direnean.
- Pertsona migratzaileak, familia eta gizarte-sare babes txikiagoa dutenez, eta bizi-proiektu ahulagoak dituztelako: egoera administratibo irregularra, prestazio publikoak eskuratzeko baldintzak ez betetzea, enplegu prekarioak (ostalaritza eta etxe-zerbitzua) gure gizarte-laguntzaren profil nagusiak dira.
- Pertsonei eta etxeei ematen zaizkien laguntza ekonomiko gehienak (1.722.885 euro) biziraupenerako, etxebizitzarako eta horniduretarako, eta enplegura bideratu dira.
- Munduarekiko dugun konpromisoak hegoaldeko herrialdeekin lan egitera ere bultzatzen gaitu: 273.515 euro bideratu dira lankidetza-proiektuetara.
- 2019an, gizarte-jarduerarako inbertsioa 8.056.280 eurokoa izan da; %73 funts propioak, eta %27 funts publikoak (Gipuzkoako Foru Aldundia).
- Inbertsio horren% 70 baino gehiago funtsezko arloetan egin da: etxerik gabeko pertsonak, lurraldea eta etxebizitza.
- Eskerrak eman nahi dizkiegu boluntarioei, kontratatutako langileei eta memoria hau gauzatu duten bazkide eta emaile guztiei. Eskerrak eman nahi dizkiogu Gipuzkoako Foru Aldundiari, programak eta jarduerak mantendu eta garatzeko aukera ematen duen lankidetza-hitzarmenagatik.
CARITAS GIPUZKOAKO MEMORIA 2019
NOTA DE PRENSA CARITAS GIPUZKOA