fbpx MILA ESKER! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MILA ESKER!
MILA ESKER!
VOLUNTARIOS GROS

Atzo, Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokian, eguerdiko hamabietako elizkizuna berezia izan zen.  Bertan, CARITAS GIPUZKOAn urtetan lan franko eginiko zazpi boluntariok, ondo merezitako omenaldia jaso zuten.

Jose Ramon Aramendik, CARITAS GIPUZKOAko zuzendariak, omenduek, San Pio X, Mariaren Bihotza eta San Inazio parrokietan Caritaseko taldeetan eginiko lana txalotu zuen, elizkizunean zehar Mikel Aranguren apaizak azpimarratu zuen bezala.

Meza amaitu ostean, Jose Ramon Aramendik, oroigarri bana eman zien omenduei urte askotan zehar izan duten konpromisoarengatik, eta, Caritasera hurbiltzen diren pertsonei laguntzeko orduan erakutsi duten dedikazioarengatik.

Lagunok, MILESKER zuen ekarpenarengatik. Gure iparrorratza zarete!

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.