fbpx MILA ESKER! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MILA ESKER!
MILA ESKER!
voluntariado_rosco

Bi aste baino gehiago dira Gabonak amaitu zirela eta ez dugu atzera begiratzeari utzi nahi kristau elkartearen egutegian hain seinalatuta dauden data hauek nola bizi eta ospatu ditugun ikusteko.

Egun bizi eta bereziak dira beti ospatzen dugunagatik: Jesusen etorrera, Jainko aita/amaren maitasuna lehen pertsonan transmititzeko gizaki bihurtu zena. Baina ospakizun itxaropentsu horretaz gain, zuek zarete Eguberri bakoitza denbora berezia egiten duzuenak.

2023-24. urte honetan, ospakizun erlijiosoak, elkartasun kontzertuak, Martuteneko Futbol Txapelketa edo Opil Solidarioa partekatu ditugu berriro. Baina, gainera, ekimen berri bat jarri dugu abian, Taupagunea, ilusio berritu bat bideratu duena.

Ospakizun horiek guztiak, ekitaldi hauek, ez ziren aurrera aterako zuen ekarpenik eta parte-hartzerik gabe. Horregatik, ESKERRIK ASKO. Eskerrik asko zuen ahalegina eta denbora eskaini duzuen boluntarioei; ekitaldi hauek antolatzen eskuzabaltasunez lagundu duzuen enpresa eta erakundeei; hezkuntza eta unibertsitate munduari zuen ekarpenengatik; zuen zailtasunak gorabehera, ospakizunak partekatzera hurbildu zareten Caritasek lagundutako pertsonei; eta askotan eskatu zaizuena baino gehiago eman duzuen Caritas Gipuzkoako langileei. Zuekin guztiekin gizarte solidarioago bat eraikitzen dugu.

Urte berria hasi da, eta elkarrekin biziko dugu. Pertsona guztientzako eskubideak eta aukerak dituen gizarte bat lortzea da gure egitekoa. Urte Berri On.

CARITAS GIPUZKOA.

 

foto_agradecimiento

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.