fbpx MODA RE- | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MODA RE-
MODA RE-
moda re

Alcampok bigarren eskuko jantzien standa jarri du Irungo (Gipuzkoa) merkataritza-gunean, Moda re- gizarte-ekimenaren laguntzaz. Caritasek sustatzen du, eta helburua da, batetik, jantziak berrerabil daitezen bultzatzea eta, bestetik, talde kalteberak gizarteratu eta laneratzea.  Moda re- ekimenak lehenengoz jarri du standa Euskadiko hipermerkatu batean. Laster proiektua zabalduko da, eta beste Moda re- gune bat ipiniko da Oiartzungo Alcampo hipermerkatuan.

 

Moda re- txokoa Kooperak kudeatuko du, eta bezeroek 700 erreferentzia inguru izango dituzte 2 eta 20 euro bitarteko prezioan (eskaintzen arabera aldatuko dira).

 

Moda re- Cáritasek sustatutako gizarte-ekimena da, eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esparruan kokatzen da. Xede du ehunak bildu, berrerabili eta birziklatzeko prestatzea. Herri-bidean eta beste kokapen pribatu batzuetan (hala nola ikastetxeetan, osasun-zentroetan, supermerkatuetan, etab.) 6.000 edukiontzi ditu. Bigarren bizitza emateko prest dauden jantziak saltzen dira bere 100 dendatan. Bere jardueraren bitartez, Moda re- ekimenak 1.000 lanpostu sortu ditu, eta horietatik 500 bazterkeria-egoeran dauden edo bazterkeria-arriskua duten pertsonentzat dira, Moda re- ekimenaren barruan egiten baitituzte gizarteratze-ibilbideak.

 

Koopera Cáritasen gizarte-proiektua da. 11 probintziatako Ekimen Sozialeko Kooperatibek eta Gizarteratze Enpresek osatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeen sarea da, gizarteak baztertu dituen pertsonak edo baztertzeko arriskua dutenak laneratu eta gizarteratzeko. Gaur egun, Kooperak 550 langile inguru ditu, eta horietatik % 55 “gizarteratze-profilak” deritzanak dira.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.