
MOZAMBIKE
Zure laguntza behar dugu kaltetutako familiei laguntzeko
Iragan urteko,2019, urritik eta aurtengo martxora arte, Mozambikeko erdialdeko eta iparraldeko probintziek eurite eta haize bolada bortizak jasan dituzte. Marxoaren 14 eta 15ean Mozambikeko kanalean zehar, herri honen eta Madagaskarreko kostaldearen artean igarotako depresio tropikalak larrialdia hareagotu zuen.
Euriteek eta 220 km/ordurainoko haize ufadek espero zena baino eragin handiagoa izan zuten: lur eremu zabalak birrindu zituen, azpiegiturak eta komunikazioak suntsitu eta Sofala, Zambezia, Tete, Niassa, Manica eta Cabo Delgado probintzietako herri osoak urpean geratu ziren.
1.850.000 pertsona kaltetu.
109.000 pertsona lekualdatuak.
36.747 etxebizitza suntsitu.
500.000 hektareako lur-eremua urpean.
Une honetan, kaltetutako familiak, hondamendi Naturalak Kudeatzeko Institutuak (INGC) esleitutako eskola, eliza eta kanpin-dendetan bizi dira. Kaltetutako pertsona kopurua ikaragarria denez, ez dute nahikoa leku, eta familia askok kale gorrian lo egiten dute, malaria eta uraren kutsadurak eragindako beste gaixotasunen arriskua handituz.
BIZTANLEGOARENTZAKO ARRISKUAK
Gaixotasunak
- Beiran gero eta beheraldi larri kasu gehiago dago.
- Malariaren eragina handitu egin da, batez ere Manican.
- Gero eta kolera bolada kasu gehiago agertzen dira herrialdeko hainbat lekutan.
Meteorologikoak
- Antza denez, urpean dauden eremuetako ur-maila jaisten ari da. Hala ere, euriteak ez dira erabat gelditu.
- Zimbabwe eta Malawin dauden presek urak husteko arriskua dago.
Elikadura
- Nekazaritzako ekoizpen-ziklo osoa aldatu egin da.
- Biltegiratutako uztak galdu egin dira.
- Uholdeen ondorioz, suntsitutako eremuetan, ezin dira uzta berriak erein.
Ama-haurren osasuna
- Zikloiak kaltetutako 74.650 emakume inguru haurdun daudela uste da eta datozen hilabeteetan erdituko dutela.
ORAIN ARTE GARATUTAKO EKINTZAK
Eskualdeko Elizbarrutiko Caritasek ebakuazio-ekintzak, ostatua, laguntza psikosoziala, eta beste zenbait jardun bultzatzen dituzte:
- Boluntarioen erantzuna misio eta parrokietan.
- Komunitateen datuak eta premiak biltzea.
- Nicoadala, Namacurra, Mocuba, Maganja da Costa eta Luabo barrutietan dohaintzak biltzea, elikagaiak, arropa, mantak, detergentea, pixoihalak, baldeak eta lehen beharrizaneko beste artikulu batzuk lortzeko.
- Komunitateetako irratietan sentsibilizazio saioak urak eragindako gaixotasunak ekiditeko.
- Zangak irekitzea, estankatutako ur jarioak eten eta komunitateko zabortegiak martxan jartzea..
Udalerrietara sartzeko bideak urpean daude, edo oztopoen eta zubien erorketen ondorioz etenda, beraz, beharrezkoa da esku hartzeko ekipo bereziak lortzea, bai eta lur lohitsuetara eta labaingarrietara egokitutako ibilgailuak lortzea ere.
INFORMAZIO GEHIAGO
LAGUNDU (Klikatu)