fbpx MUNDUARI BEGIRA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MUNDUARI BEGIRA
MUNDUARI BEGIRA
MIRAMOS AL MUNDO

FRANTZISKO AITA SANTUAK HERRIALDE POBRETUENETAN PANDEMIA SUFRITZEN DUTENENGANDIK GERTU EGON GAITEZEN ESKATZEN DIGU

Horregatik, Elizbarrutiko Misio eta Lankidetza Zerbitzuak, Misioak eta Caritas Gipuzkoaren bitartez, diru-bilketa bat jarri du abian, mundu mailako krisi honetan eliza misiolaria egiten ari den lanari sostengua eman ahal izateko.

Ezin diegu bizkarra eman baliabide gutxiago izanik, Mexiko, Kenia, Bolibia eta beste hainbat herrialdeetatik laguntza eskatzen diguten senideei. Gaur, inoiz baino gehiago, gure elkarteen elkartasuna eta laguntza behar dugu.

Lagunduko diren proiektuak:

BOLIVIA
El Alto elizbarrutiko Gizarte Pastoraltza-Caritas. Aimarako 100 familiei laguntzea, urtebetean elikadura, hezkuntza, osasuna eta etxebizitza arloan oinarrizko beharrak asetzeko.
 

MEXIKO-CHIAPAS
Altamiranoko San Carlos ospitalea kudeatzen duten Karitateko Ahizpek laguntza eskatzen digute COVID-19aren zabalpenari prebentzio eta osasun arretaren bitartez aurre egiteko.
 

KENYA
Quebeceko misiolariak Kiberako auzo behartsuetan lanik gabe eta baliabiderik gabe bizi diren familia txit behartsuei laguntzen ari dira, behar-beharrezko elikagaiak izan ditzaten.

 

LAGUNDU IEZAGUZU LAGUNTZEN

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.