fbpx MUSIKA versus ELKARTASUNA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MUSIKA versus ELKARTASUNA
MUSIKA versus ELKARTASUNA
QUINCENA HAMABOSTALDIA

MUSIKA versus ELKARTASUNA 
 

Abuztuaren 1ean, osteguna, Musika Hamabostaldiak eta CARITAS GIPUZKOAk elkarrekin atondutako “Hamabostaldi Solidarioa”-ren baitan, kontzertu bat eskaini zuten CARITAS GIPUZKOAk Andoainen duen Sorabilla Harrera Etxean. Hau da, musikaren laguntzaz, gure alboan dauden pertsonak beti aintzakotzat hartzeko deia luzatu zen. Ez ditzagula ahantzi.

 

Julia Blanco (sopranoa) eta Facundo Guerrero (tenorra) izan ziren egitaraua garatzearen arduradunak Sarah Pérarnaud piano-jole gaztea alboan zutela. 

Pianojoleak, lagundu ez ezik, babes egokia eskaini zien bi bakarlariei kontzertu guztian zehar, osotasun sentsazioa eskainiz emanaldiari. Une oro bi bakarlariekin primeran egin zuen bat. Bakarka nahiz bikoteka aritu ziren abeslariak errepertorio anitz eta erakargarria eskaini zuten Mozarten, Sorozabalen, Giordaniren… lanak eskainiz.

Lepo bete zen Sorabillako eliz-atarian ospatu zen kontzertuaren amaieran, CARITAS GIPUZKOAko Harrera Etxeko gazteek, adiskidetasun tea eskaini zieten artistei zein kontzertuan parte hartu eta entzutera etorritakoei, era honetan iritziak elkartrukatzeko aukera izan zuten.  

 


“Bikaina musika eta elkartasun egitasmoa”, izan zen kontzertura hurbildu zen entzule baten adierazpena. "Hurrengo batean horrelako beste hitzordu bat izateko desio bizia dugu. Zorionak eta eskerrak antolatzaileei, artistei eta bertaratu direnei. Eta bereziki CARITAS GIPUZKOAko Sorabilla Harrera Etxeko gazte eta hezitzaileei, hain harrera abegitsua egiteagatik”.

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.