
Askotan etxerik gabeko pertsonez hitz egiten dugu. Hala ere, etxerik gabeko pertsona bat gizarte honetan leku bat egiteko modua bilatzen ari den norbait baino ez da. Izan ere, bizitokia izatea lo egiteko lekua izatea baino gehiago baita, pertsona gisa garatzeko, elkarrekin bizitzeko eta gure bizi-proiektua abian jartzeko ingurune soziala eta harreman-ingurunea izatea ere bada.
Hiru gizon hauek, Nelson, José Alejandro eta Paul, une honetan ez dute Gipuzkoako gehiengo sozialaren antzeko etxerik, baina horretan ari dira. Eta Caritasek beraien ahalegina laguntzeko aukera polita izan du. Baina, zure buruari galdetu al diozu zer egin dezakezun zuk beraien eguneroko bizitza errazteko?
Ezagutu beraien historiak.