fbpx Opil solidarioak 5 urte betetzen ditu aurten | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Opil solidarioak 5 urte betetzen ditu aurten
Opil solidarioak 5 urte betetzen ditu aurten
rosco

   Aurten ere, Caritas Gipuzkoa kalera aterako da elkartasunezko opila gipuzkoar guztiekin partekatzera. Ekimen solidario honek gizartea sentsibilizatzea du helburu, hemen, gure inguruan, haurrek eta gazteek pairatzen duten pobreziaren eta bazterketa-egoeren inguruan.

   Datorren urtarrilaren 5ean, 10:00etatik aurrera, 1.500 pack solidario salduko dira 3€-ko prezioan. Pack-ak opil zati bat, irabiatua, ur botila bat eta sorpresak ditu barne. Ohi bezala, Donostiako Gipuzkoa plazan izango da. Bildutako dirua Caritas Gipuzkoaren hezkuntzara eta haurren eta familien ongizatea sustatzera bideratutako programetara bideratuko da, hala nola, Bultzada eskola laguntza programara, Zubia etxebizitza programara edo Miriam emakumeen programara, besteak beste.

   Honez gain, eta opil solidarioaren 5. urtemuga ospatzeko, txokolate beroa eskainiko da eta ezusteko opariak zozketatuko ditugu.

   Caritasentzat, opilak lotura zuzena du elkartasunarekin eta oso esanahi berezia du:

- biribila da, hortaz, solidaritate zirkular baterako deia egiten du. Hau da, laguntza eta babesa edozeinek behar ditzakegula gure bizitzako uneren batean. Gainera, ez du ez hasierarik ez amaierarik, urte osoan zehar elkartasuna izatea nahi dugun bezala.

- zatituta eta partekatua delako, hau da, pertsona bakoitzak bere garapen pertsonalean eta gizarteratzean behar dituen aukerak eta baliabideak izan behar diren bezala.

- frutaz beteta dagoelako. Fruitu horiek pertsona bakoitzak egin ditzakeen keinu ugarien emaitza irudikatzen dute, bere inguruko errealitatea aldatzeko gai direnak.

   Opil solidario hauek prestatzeko, Gozoa Artisau Gozogileak elkartearen laguntza izan dugu aurten ere, hain zuzen, elkarteko hogeiren bat gozogileena. Ekimen honek indartu egiten du gozogileek eta txokolategileek Gipuzkoako gizartearekin duten konpromisoa, mundu bidezkoago baten alde lan egitea helburua duen Caritasi babesa emanez.

   Honez gain, Eroskik txokolate irabiatuak eman dizkigu, Envasekok paketatzea zainduko du Komaidak eta Usabiagarekin batera, Errege eta Erregina Magoen koroekin ukitu magiko eta dibertigarria jarriko dutenak. Alzolak bat egin du edizio honetako kolaborazioekin, ur botilatxoak emanez.

   Funtsezkoa da, halaber, Caritas Gipuzkoako boluntarioen ekarpena, ahalegin eta maitasun guztia jartzen baitute opil solidarioa gure Gabonetan gero eta errotuago dagoen tradizioa bihurtu dadin.

   Eskerrik asko, urtarrilaren 5ean Gipuzkoa plazan izango gaituzue zain!

 

foto_rosco

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.