fbpx Osasun Mentalaren Munduko Eguna | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Osasun Mentalaren Munduko Eguna
Osasun Mentalaren Munduko Eguna
cartel salud mental gizaide invitación

Buruko gaixotasuna duten pertsonei, beren bizi-proiektua ahalik eta autonomia eta ongizate handienarekin garatzen laguntzea du Gizaide Fundazioak helburu, eta hori dela eta, duela 25 urte, buru-osasuneko arazoak dituzten emakumeei laguntzeko bidea hartu zuen. 1997an hasi zen proiektu hark bere bidea egiten jarraitzen du.

Beharrak oso argiak dira. Osakidetzaren 2019. urteko txostenaren arabera, 96.000 pertsona baino gehiago artatu ziren osasun mentaleko arazoengatik. Lau urte lehenago baino %5 gehiago hazi zen.

Urriaren 10ean, Buruko Osasunaren Nazioarteko Egun honetan, Onintza Lasa, Gizaide Fundazioko zuzendariak, iritzi-artikulu honetan, guztion ahotan dagoen gaixotasun bati buruz hausnartzen du. Bakardadea bezala, egungo gizartearen erronka bihurtu da berau.

Onintza Lasak Gizaidek gaixotasun mentalaren aurkako borroka nola ulertzen duen azpimarratzen du: “Hainbat planetan eredu komunitarioa aipatzen da, eta horrek harremanak izanez esan nahi du, Gure inguruarekin harremanean, sarean. (…) Aurreak erakusten omen du atzea nola dantzatu, beraz, ikasitakoarekin, elkarrekin, urrutiago iritsiko gara”.

Iritzi artukulua

25. urteurrena

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.