
Aste Santu honetan, Caritas Gipuzkoa hausnarketa eta keinu txiki bat proposatzen dizkizue Ebanjelioaren argitan.
Ostegun Santua:
Maitasun eredu.
“Beraz, nik, Jauna eta Maisua naizen honek, zuei oinak garbitu badizkizuet, zuek ere garbitu oinak elkarri. Eredua eman dizuet, nik zuekin bezalaxe joka dezazuen”.
Jn 13, 13-15
Jesusek gogorarazten digu besteak zerbitzatzea ez dela ahuldadea erakustea, baizik eta maitasun eta sendotasun keinua dela.
Boterea zerbitzua baino gehiago baloratzen den mundu honetan, nola markatu dezakegu desberdintasuna?
Proposamena: Zure auzotik isiltasunean ibili, eta pentsatu zer egin dezakezun desberdin pentsatzen dutenekiko maitasun eredua izateko.