
Aste Santu honetan, Caritas Gipuzkoak gogoeta bat eta keinu txikia proposatzen dizue Ebanjelioaren argitan.
Ostiral Santua:
Maitasuna muturreraino.
“Ozpina edan ondoren, Jesusek esan zuen: - Bete da guztia-. Eta burua makurtuz, azken arnasa eman zuen”.
Jn 19, 30
Jesusek gogorarazten digu benetazko maitasunak ez duela ordainik espero.
Oraindik gaur egun, "gurutzeak" ikusten ditugu inguruan: bazterkeria, bidegabekeria, mina. Konponbidearen eragile izan al gaitezke, eta ez errealitatearen ikusle hutsak?
Proposamena: Elkartasun keinua egin: zure auzoan lagundu, behar dutenei zure denbora eman. Ahal baduzu, sufritzen ari direnen aldeko ekimen batean parte hartu.