
Arrasateko Arizmendi ikastolako batxilergo Teknologikoko ikasleek, proiektu bat garatu behar zuten ikasgelan. Ez zen batere lan txikia. Ekimenean parte hartu duten ikasleek, bizikleta zahar bat hartu, eta zaharberritu egin dute. Eta ondoren, ze erakunderi ematea ere deliberatu behar izan dute.
Parte hartzaileek, Arrasateko Caritasi ematea erabaki dute: “Behar handiena dutenei laguntzen baitiete”. Ikasleen eskuzabaltasunagatik, Caritaseko partaideak, oso pozik azaldu dira. Gure eskerrik beroena ekimenarengatik. “Bizikletak jasotzen dituztenak, ederki poztuko dira!”. Bejondeizuela!