Pertsona Pobretuen VIII. Mundu Jardunaldiaren testuinguruan, Eskubidedun Migratzaileak sareak eta KORAPILATUZ plataformak (Caritas Gipuzkoa bertako kide da) ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztete, Irun eta Hendaia arteko nazioarteko zubian egingo dugun ekintzan.
Zubiak eta Bidasoa ibaiak mugak eta oztopoak irudikatzen dituzte; hainbeste migratzailek etorkizun hobe baten bila gurutzatu behar dituztenak. Askok bizia bera galtzen dute bide horretan. Migratzaileek gure hirietan oztopo ekonomiko handienak jasateaz gain, askotan euren eskubideak eta duintasuna zalantzan ikusten dituzte.
Mugak askotan ukapen-hesi bihurtzen dira, gizatasun partekatua eta toki seguru eta etorkizun hobea bilatzen dutenen oinarrizko eskubideak ukatzen dituztenak. Fratelli Tutti entziklikan, Francisco aita santuak dioen bezala: "Munduaren hainbat lekutan, giza eskubideak ez dira pertsona guztientzat berdinak. Gertaera horrek pertsona askoren duintasuna kolokan jartzen du mugen inguruan, giza eskubideak urratzen eta errespetatzen ez diren tokietan".
Euskadin, munduko beste leku askotan bezala, migratzaileak pobreziaren eta bazterketa sozialaren egoeretan aurkitzen dira, haien inklusioa zailtzen duten oztopo ikusezin eta agerikoekin. Gure erronka, beste gizarte askoren erronka bezala, pertsona migratzaile bakoitzaren balioa eta duintasun berezkoa aitortzean eta errespetatzean datza, gure komunitateen parte gisa aberasten gaituztelako; eta haiei, horregatik, eskubideak eta parte-hartze espazioak eskaintzean, non beren ahotsa entzun dadin.
Datorren igandean, azaroak 17an, Bidasoan hildako migratzaileen oroimeneko kulturarteko eta erlijioarteko ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. 12:00etan, Iruneko Skate parkean.