
Duela 25 urtetatik, mundu osoan ospatzen da urriaren 17an Pobreziaren Aurkako Eguna, pobrezia behin betiko desagerrarazteko lehentasuna –enegarrenez alboratua izan dena– agenda publikoan sartzeko deialdi gisa, batez ere gizarte-bazterketa handieneko egoeretan dauden pertsonen kasuan.
Caritasentzat eskakizun iraunkorra da; alde batetik, gure herrialdean zein bertatik kanpo babesten ditugun milioika pertsonen prekarietate-errealitateagatik eskatzen dena, eta bestetik, nazioarteko komunitateak bere gain hartutako konpromisoengatik, hala nola Garapen Iraunkorrerako Helburuak.
Arduradun politikoei hitzetatik ekintzetara pasatzera dei egiteko ordua da, bai eta botere publikoei desabantaila sozialeko egoeran dauden pertsonen eskubideak bermatzeko beharrezkoak diren politikak ausardiaz artikula ditzaten eskatzekoa ere.
Horixe da Caritas Europak eta Pobreziaren Aurkako Europar Sareak (EAPN) –Espainiako Caritas kide da– dagokien manifestuetan arreta jartzen dioten eskakizuna, gaur, urriak 17, oroitzen den eguna dela bide.