
Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan, CARITAS GIPUZKOAk ekimen ezberdinetan parte hartu du. Nazioarteko Egunaren arratsaldean, Ainhoa Etxabek, CARITAS GIPUZKOAko Goierriko gizarte langileak, ETBko Biba Zuek! saioan parte hartu zuen, eta gure erakundearen lanaren nondik norakoak azaldu zituen.
Klikatu Biba Zuek!-en, saio osoa ikusi ahal izateko. Ainhoaren hitzak topatuko dituzu.
Astelehen arratsalde berean, “Gizarte-bazterkeriaren eragin desberdina Euskadin” izenburupean hitzaldia antolatu zuen CARITAS GIPUZKOAk, Arrasateko udalarekin elkarlanean. Bizi ditugun egoera sozial zailen aurrean, gizarte-mailako erronkak izan zituen hizpide jardunaldiak.
Gizarte-errealitate ezberdin eta zailak kontuan hartuta, udalak eta CARITAS GIPUZKOAk, Euskadiko gizarte-bazterketaren nondik norakoak zabaldu zituzten. Nola? Gizartera hurbilduz, gizartean duen eragina neurtzeko datuak emanez eta gizarte-talde ahulenak identifikatuz.
Maitane Muñozek (Garapen komunitarioko zinegotzia), Iñigo Garitanok (Gizarte zerbitzuetako arlo burua), Ana Sofi Telletxeak (Caritas Euskadiko kidea) eta Leire Lugarizaristik (CARITAS GIPUZKOA) hartu zuten parte jardunaldian.
Bestalde, asteartean, urriaren 19an, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan, CARITAS GIPUZKOAko Komunikazio eta Eragin publikoa, Formazioa eta Boluntariotza arloko arduradun den Mabel Cenizori, eginiko elkarrizketa agertu zen Berria egunkarian.