fbpx Prestakuntza jaso eta esperientzia misiolaria izan nahi al duzu? | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Prestakuntza jaso eta esperientzia misiolaria izan nahi al duzu?
Prestakuntza jaso eta esperientzia misiolaria izan nahi al duzu?
MISIONES

Donostiako Elizbarrutiko Misioen Ordezkaritzak, Hezkide Eskolak, Donostiako Elizbarrutiko Goi Mailako Erlijio Zientzien Institutuak eta Caritas Gipuzkoak Misio eta Elkartasun Boluntariotza prestakuntza-programaren edizio berria sustatu dute. Ekimen hau herri pobretuen errealitatea gertutik ezagutu eta misioarekin zein elkartasun kristauarekin konprometitu nahi duten pertsonentzat da.

 

HELBURUAK:

  • Herri pobretuen errealitateaz jabetzea
  • Fedearen eta elkartasunaren esperientzia bizitzea
  • Hegoaldeko herriekin justizia-konpromisoa sustatzen laguntzea
  • Bizitako esperientzia partekatzea, beste pertsona batzuk motibatzeko
  •  

Programa osoa ikusi eta izena eman nahi baduzu, esteka honen bidez egin dezakezu:

 

MISIO ETA ELKARTASUN BOLUNTARIOTZA

 

*Izena emateko epea: OTSAILAK 28.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.