Joan den otsailaren 5ean, Santa Ageda egunean, CARITAS GIPUZKOAk eskerrak eman zizkion hainbat erakunderi, joan den urtarrilaren 5ean, Donostian, CARITAS GIPUZKOAko lehen Opil Solidarioa antolatzeko emandako laguntzarengatik.
Opil Solidarioa gauzatu zedin, oso kementsu parte hartu zuten boluntarioen ordezkaritza batek ere parte hartu zuen ekitaldian.
CARITAS GIPUZKOAko zuzendaria den Jose Ramon Aramendiren eskutik, Mari Mar De Sosak (Zaharrean), Inma Mangasek (Eroski), Mikel Zalduak (Hotel Lasala - La Jarana) eta Javier Martinezek (Union Artesana) opari bana jaso zuten CARITAS GIPUZKOAren Opil Solidarioa ospatzen laguntzeko lau erakundeek emandako laguntzarengatik.
Guztioi, Milesker! Denon artean, 2021ean, bigarrena antolatuko dugu!